Datorren azaroak 18, arratseko 20:30etan, Axut! eta Artedramak Harkaitz Canok idatzitako eta Ximun Fuchs-ek zuzendutako « Hondamendia » lana aurkeztuko digute Mendi Zolan kulturgunean.
2020an Zaldibarren izandako ezbeharra abiapuntutzat hartuz, « Hondamendiak » egungo gizarteari eta bizitazri buruzko gogoetak jartzen ditu mahai gainean xabal-xabal.
Pantailak hitzei gailentzen zaie. Zaborra gure bizitzaren aztarna bilakatzen da « eta zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugun intuizioa ».
Axut! eta Artedramaren arteko elkarlana, 2010ean hasi zen euskal antzerkia garatzeko xedearekin. Are gehago, euren artea, euskaraz pentsatu eta sortutako artea, gure gizartearen islada da, beraien esanetan « Nola egingo dugu kexatzeko, maitatzeko, haserretzeko, oihukatzeko, iraintzeko eredurik ez badugu? Zerk sortuko ditu ereduak arteak ez bada?
Euskaraldiaren kari
Ikuskizun hau Euskaraldiaren egitarauaren barne dago. Euskaraldian izen-eman dutenek txapak eskuratzeko aukera izanen dute eta ikuskizunaren ondotik pintxo-potea izango da Mexikortxo taldeak alaiturik. Egun osoan zehar ZALDIBAR ARGITU plataformaren erakusketa bisitatzeko aukera ere izanen da Mendi Zolanen.
- Azaroak 18, ostirala / Vendredi 18 novembre
- Mendi Zolan kulturgunea /Espace culturel Mendi Zolan
- 20:30
- 12 urtez gorakoentzat / A partir de 12 ans
- Euskaraz / En basque
- Sarrerak hemen / billetterie
Axut! et Artedrama présenteront ce vendredi, 18 novembre, leur œuvre « Hondamendia » à 20:30 à l’Espace culturel Mendi Zolan. Cette pièce de théâtre, pensée, crée et jouée en basque est dans le programme de l’Euskaraldia 2022. Tout au long de la journée, exposition proposée par la plateforme ZALDIBAR ARGITU; Après le spectacle pintxo-pote animé par le groupe Mexikortxo.