Hendaiako euskararen hilabetearen kari, herriak euskarazko bost ikuskizun eskainiko ditu martxoan zehar
« Hendaia euskaraz »en hamairugarren aldi honetan programa aberatsa prestatu du euskara zerbitzuak.
Aurrikusi diren jarduera guztiek euskarak eguneroko bizitzan duen balioa erakusten dute, eta aurten ere hainbat gustutako jendea bilduko dute haien inguruan.
Egitarau zabal horretan kulturak leku nabarmenan izanen du batik bat Hirigune Elkargoa, Iparraldeko Orkestra eta kultura zerbitzuaren partaidetzarekin antolatutako ikuskizun hauekin.
Martxoak 2 asteazkena
« Oihana » Izuli Konpainia
Emazte gogorren istorioa dugu « Oihana ». Belaunaldiz belaunaldi jakintza dantzaren bitartez pasatu duten emakume horiena. Baina transmisio hori bapatean eteten da eta Oihana ez da gai bere ama eta amatxiren hizkuntza eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Bi mundu paraleloren artean jostatuz, zientzia fikzio soziala sorginkeriaren gaira ekartzen du Itzuli konpainiak.
> Mendi Zolan Kulturgunea
> 20:30
> 10 urtez gorakoentzat
> 12 € / 6€
> Txartelak hemen edo Mendi Zolan kulturgunean ohiko ordutegian
Martxoak 3 osteguna
« Lau Sasuak » Iparraldeko Orkestra
Marina Beheretchek Vivaldiren Lau Urtaroak euskal kolorez janzten ditu. Horretarako ttun-ttuna, xirula, txalaparta, ezkil eta panderoaren soinuez baliatzen da eta urtaro bakoitzaren aitzin goraki errandako zenbait bertsu proposatzen ditu.
Stéphane Rougier biolinjolea arituko da bakarlari lanean eta tokiko lau musikari ere gehituko zaizkio Iparraldeko Orkestrari: Mixel Etxekopar, Patrik larralde, Paxkalin Chabagno eta Paxakl Indo.
> Les Variétés zinema
> 20:30
> Denentzat
> 15 € / 8€ aurresalmentan edo 20 € / 12 € bertan kontzertua hasi baino 45 minutu lehen
> Txartelak hemen edo 05.59.31.21.78 telefono zenbakira deituz
Martxoak 12 larunbata
« Iki Mihi Klik » Eleka Konpainia
Leku irudikapenen muntatzaile bi ageri dira taulagainean. Heltzeko irian diren artistentzat ari dira leku irudikapena prestatzen, baina egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten gauza bakoitzak istorio bat dakarkie gogora. Orratzetik harira, istorio batetik bestera, eta leku irudikapena itxura hartzen doan neurrian, bi teknikariek alegiazko mundu batean murgiltzen gaituzte.
Ikuskizun hau Euskal Herria Hirigune Elkargoak antolatzen du.
> Mediateka
> 10:30
> 3 urtez gorakoentzat
> 8 € / 5€ / 4 €
> Txartelak hemen edo 06.35.16.25.91 telefono zenbakira deituz
« Album » Formol Laborategia
Nolakoak dira millenialak? Etiketak bai? Etiketak ez?
Euskal gazteriaren inguruko hausnarketa honek ez du autopsia bat izan nahi, ezta erretratu bat ere, begiratzen duten horien albuma baizik.
* 2019an antzerkia euskaraz sortzen eta hedatzen laguntzen duen Zu-Bi sareko kideek hautua
> Mendi Zolan Kulturgunea
> 20:30
> 10 urtez gorakoentzat
> 12 € / 6€
> Txartelak hemen edo Mendi Zolan kulturgunean ohiko ordutegian
Martxoak 18 ostirala
Iñaki Diéguez Akustik Trio
Ibilbide luzeko hiru musikari taula gainean folk moderno eta freskoko kontzertua eskaintzeko: Iñaki Diéguez (akordeoia), Angel Unzu (gitarra-bouzouki) eta Iker Telleria (perkusioa). Diéguezen konposizioz osatutako errepertorioarekin, Euskal Herriko musika tradizionalak jazzarekin edo teknoarekin nahasten dituzte.
> Gaztelu Aretoa
> 20:30
> Denentzat
> 12 € / 6 € / 4 €
> Txartelak hemen edo Mendi Zolan kulturgunean ohiko ordutegian