Hiriak karrikako arteak eta zirku garaikidea sustatzeko bi proiektu bultzatzen ditu. Hauetan parte harteko deialdia irekia da.

Gure eskualdean sormen artistikoa eta kultura zabaltzea sustatzeko bi proiektu deialdi berri jarri dira abian.

Ekimen hauek mugaz gaindiko dinamika batean kokatzen dira, artistei garapenerako eta ikusgarritasunerako aukera paregabeak eskainiz, aldi berean Frantzia, Espainia eta Andorraren arteko kultur loturak indartuz. Bi programa hauek, Karrikan eta EKO Zirkuko Pirinioak*, Hendaiako udala bazkide dutenak, sormen originalak eta konprometituak sustatzea dute helburu, karrika arteen eta zirku garaikidearen bezalako hainbat arlotan.

Lehen proiektu deialdia, Karrikan, Euskal Herriko artista berrientzat zuzenduta dago, bereziki karrikako arteen arloan dihardutenentzat. Hautatutako konpainiek espazio publikoan beren sorkuntzak garatzeko eta zabaltzeko aukera paregabea izango dute. Deialdia Euskal Herriko konpainia profesional nahiz profesionalizazio bidean daudenentzat irekita dago. Testurik gabeko proiektuak edo euskaraz egindakoak lehenetsiko dira, eta espazio publikoa eszenatoki nagusi bezala erabiltzea gako irizpideetako bat izanen da. Hautatutako konpainiek laguntza ekonomikoa, sormen egonaldiak, emanaldiak zabaltzeko laguntza eta ikusgarritasun handiagoa izango dute plataforma honetako hainbat jaialdi bazkideetan. Ikuskizunen lehen aurkezpena 2026ko maiatzetik urrira bitartean eginen da, hautatutako talentuentzat erakusleiho ospetsua eskainiz.

Bestalde, EKO Zirkuko Pirinioak proiektua zirku arloan ari diren Frantzia, Espainia eta Andorrako mugaz gaindiko artistei eta konpainiei zuzenduta dago. Europako lankidetza programa honek zirku sektorearen trantsizio ekologikoa laguntzea du helburu, formakuntza, sormena eta esperimentazioa uztartuz.

Proiektuaren lehen jarduerak irailean hasiko dira, behean aipatzen den deialdian hautagaiak aukeratzko orduan puntuak gehituko dituen prestakuntza batekin.

EKO Zirkuko Pirinioak sormen-bitartekaritza deialdiak berriz, laguntza osoa eskaintzen die hautatutako artistei, egonaldiak, bitartekaritza-jarduerak, ibilbide jasangarriak eraikitzeko Hackathon batean parte-hartzea, eta sormen-laguntza ekonomiko garrantzitsuak barne. Bukatutako proiektuek EKO sarean programatzeko aukerak izango dituzte, mugaz gaindiko eskualde osoan ikusgarritasun handia eskainiz.

Deialdi hauek hiriaren konpromisoa islatzen dute kultura-aniztasuna eta berrikuntza artistikoa babesteko, eta mugaz gaindiko lankidetza sendotzeko. Artistei dei egiten zaie epeetan beren hautagaitzak aurkeztera eta zentzuzko eta ausartak diren proiektuak garatzeko aukera horiek aprobetxatzera.

Egutegiak:

Karrikan proiektua:

  • 2024ko abuztuak 2: Deialdiaren irekiera.
  • 2024ko irailak 22: Deialdiaren itxiera (gauerdian).
  • Urriak 9: Aurre-hautaketa. Egun berean jakinaraziko da.
  • 2024ko urriak 16: Aurrez hautatutako finalisten proiektuen aurkezpena Dantzagunen (Errenteria) eta proiektuen behin betiko hautaketa. Hautaketa egun berean jakinaraziko da.
  • 2024ko urria: Hautatutako konpainia deitzea jarduerak, egutegia, etab. zehazteko. Parte hartu beharko duen jaialdien datak jakinaraziko dira, urriaren 16ko hautaketa behin betikoaren ostean.
  • 2024ko urria eta 2026ko apirila bitartean: Sormen-laguntzak.
  • 2026ko maiatzetik urrira: Ikuskizunen aurkezpenak plataformako kide desberdinen ekitaldietan.

EKO Zirkuko Pirinioak proiektua:

Prestakuntza:

    • Okzitanian: Irailak 10 eta 11 La Grainerien (Balma, 31),
    • Euskal Herrian: Irailak 17 eta 18 Bilbon,
    • Aragoin: Irailak 23 eta 24 Huescan,
    • Katalunian: Irailak 30 eta Urriak 1 L’Estruchen (Sabadell).

Sormen/bitartekaritza deialdia:

      • Deialdiaren irekiera irailaren 2an (EKO sare sozialetan)
      • Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna urriaren 20a

Informazio zehatza eta izen-emateak

        • Karrikan > Karrikan_Appel 2025-2026
        • EKO Pyrénées de cirque > EKO Inscription formations / Inscripción formaciones (google.com)

EKO – Zirkuko Pirinioak mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da. Europako Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta INTERREG VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027).

Navigation de l’article