”KARRIKAN”ek karrika arteen euskal ekoizpena babesteko eta bultzatzeko bosgarren proiektu-deialdia egin du

Kulturari laguntzeko politikan, « Karrikan » plataformaren barnean, Udalak Euskal Herriko karrika arteen sorkuntza eta hedapena sustatzeko konpromisoa hartu du.

Testuinguru horretan, Bilbo, Leioa, Vitoria-Gasteiz, Antsoain eta Handaia elkartu dira berriz ere, 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 25era irekita egongo den karrika-arte proiektu berrien bosgarren deialdia egiteko.

Hala, KARRIKAN plataformako kideek konpromisoa hartu dute besteak beste, sorkuntza-prozesuan zehar aukeratutako proiektu bati laguntzeko, finantza-laguntzaren bidez, sormen-eremu profesionalak eskainiz, laguntza artistiko, tekniko edo administratiboaren bidez, beti ere konpainiaren beharretara egokituta.

Tokian tokiko sorkuntzari sostengua

KARRIKANek Euskal Herriko 7 lurraldeetan aritu eta profesional mailan hasi edo hasteko bidean diren talde, artista zein konpainien sorkuntza-lan originalak babestuko ditu, beti ere kaleko eremuan jardutekoak.

Karrika arte-eszenikoetako diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, alor anitzak jorratzen dituztenak… Horrela izanik,  testurik gabeko edo euskarazko proiektuak lehenetsiko dira eta, halaber, aintzat hartuko da baita ere formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak diren.

2023ko programazioetan ikusgai

Sorkuntza-lanari emandako laguntza ekonomiko eta teknikoaz gain KARRIKANeko bazkideek konpromisoa hartzen dute 2023an zehar antolatuko dituzten jaialdietan hautatutako ikuskizuna programatzeko; hala nola, Hendaiako Antzerkiaren Maiatzean, Bilboko Kalealdian, Gasteizko KaldeArten, Leioako Umore Azokan eta Antsoaingo udako programazioan.

Informazio gehiago eta proiektuak aurkezteko hemen : www.karrikan.eu

 

 

Navigation de l’article